Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6461
III. Herri Batzarra | Zumarraga-Urretxu

EUSKARALDIA: III. Herri Batzarra
2018ko maiatzak 16, Zelai Arizti kultur etxean

Elkartutakoak:
44 lagun elkartu gara guztira.
Besteak beste, herriko hainbat elkarte, ikastetxe eta erakundetako ordezkariak, eta modu
pertsonalean gerturatu diren herritarrak.

1) Batzarraren hasiera eta lehen hitzak:
Aitor Lizarazuk eman dio hasiera batzarrari; elkartu direnei ongi etorria eman eta gaurkoa III.
Herri Batzarra dugula gogora ekarri du, bilkura honetan izango ditugun gaiak azalduz.

2) Azken batzarrean (2018-04-18) bildutakoaren berri ematea:
Joan zen apirilaren 18an egin genuen batzarrean jasotakoa laburbildu du Manexek, talde
txikitan egindako galderei emandako erantzunak eta bertan jasotako iritziak, alegia: besteak
beste, Euskaraldiari ikusten dizkiogun aukerak eta zailtasunak.

3) Pello Jauregiren bideoa ikustea eta bere azalpenak entzutea:
Jarraian, Euskaraldiaren inguruko bideo laburra ikusi dugu, eta bertan Pello Jauregiren
azalpenak entzun ditugu, besteak beste honako hauek:
– Arnas luzeko ekimena da Euskaraldia.
– Belarriprest eta Ahobizi figuren azalpena.
– Elkarrizketa bat bi lagunen arteko gauza da, hizkuntza bat erabiltzen dugularik.
– Ahobizi bakoitzeko hiru Belarriprest behar ditugu.
– Ariketa sozial erraldia da Euskaraldia: euskara erabiltzea, euskaraz hitz egiteko
edo entzuteko konpromisoa eskatuko diguna.
– Euskara-gaztelerazko elkarrizketak bultzatu nahi dira Euskaraldian.
– Helduen hizkuntza jokaerak eredu izan behar dute haur eta gaztetxoentzat,
haurrek helduak imitatzen dituzte eta.

4) Galdera batzuei erantzuna, talde txikitan banatuta:
– 4-5 laguneko taldeak osatu ditugu, eta aldez aurretik prestatutako galderen aurrean
iritziak jaso ditugu:
o Zer iruditu zaizue aurkezpena? Ulergarria?

o Zeure burua gai ikusten duzu dinamika aurkezteko?
o Norengana iritsi gaitezke?
– Talde bakoitzak banan-banan bere erantzunak eta iritziak azaldu ditu, eta talde
batzuetan norengana iritsi litekeen ere zehaztu dute.
– Talde motorreko kideek iritzi guztiak jasoko dituzte.

5) Beste batzuk
– Azkenik, Urretxu eta Zumarragako Euskaraldiaren aurkezpen orokorra (jendaurrekoa,
jendetsua) datorren ekainaren 13an egitea proposatu dugu, ahalik eta jende gehien
elkartzea komeni delarik.
– Talde motorrak proposatuko du nolako aurkezpen ekitaldia egin ekainaren 13an.

Eta besterik gabe amaiera eman diogu batzarrari.