Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6109
II. Herri Batzarra | Zumarraga-Urretxu

EUSKARALDIA: II. Herri Batzarra
2018ko apirilak 18, Zelai Arizti kultur etxean

Elkartutakoak:
34 lagun elkartu gara guztira.
Besteak beste, herriko hainbat elkarte, ikastetxe eta erakundetako ordezkariak, eta modu
pertsonalean gerturatu diren herritarrak.

1) Euskaraldiaren inguruko aurkezpena egin du Aitor Lizarazuk:
– Martxoan egindako I. Batzarrean Urretxuk eta Zumarragak Euskaraldian parte hartzeko
erabakia hartu genuen, eta ondorioz izena eman genuen webgune bidez.
– Bederatzi lagunek eman dugu izena talde motorrean parte hartzeko.
– Herri Batzarra eta talde motorra, biak, irekiak izango dira eta edozein herritarrek izango
du horietan parte hartzeko aukera.
– 14 diapositibaz osatutako aurkezpena egingo du Aitorrek, eta honako hauek aipatu ditu:
o Bi herriotako euskararen ezagutza eta erabilerari buruzko datu batzuk.
o Noiz, non eta nork hartuko duen parte Euskaraldian.
o Lau ideia Euskaraldiaren inguruan.
o Zer ez den Euskaraldia.
o Parte-hartzaile motak: Belarriprest eta Ahobizi.
o Ariketa sozial honetan proposatzen zaiguna.
o Eta azkenik une honetan nola gauden: herri modua izena eman dugu, talde
motorra osatu dugu eta hurrengo hitzordua maiatzaren 16an izango dugu (18:30,
Zelai Arizti kultur etxean).

2) Bost galderari erantzuna, talde txikitan banatuta:
– 4-5 laguneko zazpi talde osatu ditugu, eta aldez aurretik talde motorreko kideek
prestatutako bost galderaren aurrean iritziak jaso ditugu.
– Talde bakoitzak banan-banan bere erantzunak eta iritziak azaldu ditu.
– Talde motorreko kideek iritzi guztiak jaso, eta ondorio batzuk aterako ditugu. Horien
arabera antolatuko da hurrengo Herri Batzordea. Ziurrenera, “norengana iritsi beharko
genuke? Norengana iritsi gaitezke?” galderen inguruan izango da.

3) Beste batzuk
– Euskaraldiaren inguruko informazioa partekatzeko, zabaltzeko… wathsappa erabiltzea
aipatu du Manexek.
– Bestalde, ekimen honen aurkezpen orokorra edo komunikazioa nola aurreikusten dugun
galdetu dute: argazkia, bideoa… Oraindik erabaki gabe dagoela, baina jende multzo
haundiagoa elkartzen garenean aurkezpen ekitaldiren bat egingo dugula
komunikabideen aurrean.
– Hurrengo Herri Batzarra: maiatzaren 16an (asteazkena, 18:30) egingo da, Zelai Arizti
kultur etxean.

Eta besterik gabe amaiera eman diogu batzarrari.