Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6111
I. Herri Batzarra | Zumarraga-Urretxu

 

EUSKARALDIA: I. Herri Batzarra
2018ko martxoak 14, Zelai Arizti kultur etxean

Elkartutakoak:
24 lagun elkartu ginen guztira; besteak beste,
– Zumarragako alkatea
– bi udaletako euskara teknikariak eta udal euskaltegiko Marijo
– Topaguneko kide bat
– eskoletako ordezkari batzuk
– Gainzuriko ama pare bat
– Gaztebidean (Ane Iturbe)
– harrera etxeko hezitzaile bat (Mari Jose)
– Zintzo-Mintzoko kide batzuk
– Bertso eskolako kide batzuk
– Eta jende partikularra

1) Euskaraldiaren inguruko informazio zuzena eman zuen Topaguneko Mikel Ozaitak,
powerpoint-a erabiliz:
o Hizkuntza ohituretan eragiteko ekimen bat da EUSKARALDIA
o Ez da ezer berririk sortu nahi: martxan dauden gauzetan (ikastaroak, jarduerak,
foroak, kalean, kuadriletan, elkarteetan…) euskara gehiago erabiltzeko ahalegin bat
o Ariketa soziala, elkarrizketa elebidunak
o Bi figura: AHOBIZI eta BELARRIPREST
o 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da esperimentua, eta
ondoren jarraipena eman nahi zaio.
o EUSKARALDIA EZ DA JAIALDI BAT IZANGO, EZ KANTALDI BAT, EZ AFARIA, EZ
BAZKARIA, EZ DANTZALDIA… EZ DA GAUZA SINBOLIKO BAT
o Euskaraz gehiago hitz egiteko ariketa praktiko bat baizik.
o Esperimentu hori egiteko herritarrak informatu eta prestatu egin behar dira.
o Ekimen honetan parte hartzeko konpromisoa hartzen duenak, bere inguruan
(etxean, familian, lanean, kalean…) hizkuntza ohitura batzuk aldatzeko PREST egon
behar du.
o 16 urtetik gorako jendeari zuzenduta dago.
o Dagoeneko 150 herrik eman dute izena

2) ELKARLANA
o Herritarrek hartuko dute parte eta erakundeek babesa (atxikimendua) emango dute.

3) ERRONKA

Bi herriotan ahalik eta AHOBIZI eta BELARRIPREST gehien lortzea, eta horiei guztiei
prestakuntza ematea.

4) IZENA EMATEA
o Ekimen honetan parte hartzeko, 2018ko apirilaren 8a baino lehen izena eman behar
da (herri bezala).
o Batzarrean elkartu ginenok denok ados geunden izena emateko, eta erronkari
heltzeko.
o Eta irailetik aurrera norbanakoek emango dute izena.

5) TALDE MOTORRA
o Talde motorrak eragile lana egingo du: jendea informatu, idea hau herriko bazter
guztietara zabaltzeko ahalegina eta jendearen inplikazioa bilatuko du.
o 7-8 lagunek eman zuten izena talde motorrean parte hartzeko.
o Martxoaren 21ean, asteazkena, (18:30, Zelai Arizti) talde motorra elkartuko da.

Zumarraga-Urretxun, 2018ko martxoaren 14an