1-Komunikazioa garrantzitsua dela esatea ez da aitzakia, euskara jakinda, komunikazio tresna soil bat
ez da, euskarak sentimendu, identitate eta erantzukizuna ditu bere baitan, hizkuntza komunikatze
tresnatik haratago.
2-Guk lehen hitza euskaraz egin behar dugu, eta halaxe egingo dugula adierazi. Beraiei eskatuko
diegu jarrera irekia izatea eta ikasteko gogoa, presio soziala izatea era faktore eraginkorra izan
daiteke.
Euskaraldiak arrakastatsu izateko motibatuta egotea eskatzen du, parte hartze zabala izatea eta
Urretxu- Zumarragan euskaraz bizi daitekeela sinestea
3.Herri euskaldun batean dago, zerbitzariaren jarreran amorrua dago, baikortasuna ezinbestekoa da
normalkuntzaren eta elkarbizitzaren bidean
5.Euskaraldiko 11 egunak pasa ondoren hartu ditugun konpromisoak mantentzea da helburua.
Oraindik herritar askok ez dute ekimenaren berri eta arlo guztietan zabaldu behar da; ekimena
gaztelaniaz ere aurkeztu beharko litzateke belarriprestak lortzeko.
6.Pertsona gaztelaniaz ezagutu baduzu, zaila da aldatzea, baina euskaraz badaki, normalena da
euskaraz egitea.
7. Hizkuntza ikasten ari denak, berriz, lehenik gaizki egin behar du..
Txaparena primeran dago. Sorpresak egon daitezke eta.
Laburbilduz, ohiturak aldatzea zaila da
kirol munduan zailtasun handiak daude euskaraz aritzeko.
Batak euskaraz egin, besteak gaztelaniaz erantzun …… zaila da horri eustea, ez baitugu praktikarik eta
erdarak irabazten du, hala ere ahalegina egin beharko genuke, baina nekea ere etortzen da
hainbatetan eta amore ematen dugu
Belarriprest asko behar ditugu.
Euskaraz ez dakiena ikastera animatuko dugu, hurrengoan parte hartu ahal izateko.